BATeko June Lizaso, bi bider Euskadiko txapeldun
20 urte azpikoen kategorian garaile izateaz gain, eskuratutako puntuei esker kategoria absolutuan ere txapeldun izendatu dute. Heptatloian lehiatu da.
Bidasoa Atletiko Taldeko June Lizaso oso fin aritu da asteburu honetan. Durangon (Bizkaia) izan da gaztea, bertan jokatu baitute Euskadiko proba konbinatuko txapelketa. Klubeko ordezkari bakarra izan zen.
20 urte azpikoen kategorian lehiatu da Lizaso, heptatloian (100 metro hesi, altuera saltoa, pisu jaurtiketa, luzerako saltoa, xabalina jaurtiketa eta 800 metro leunetan).
Orotara, sei probatan 4.298 puntu eskuratu ditu, beraz, Euskadiko txapeldun izendatu dute. Are gehiago. Lortutako emaitzekin, 20 urte azpikoez gain, kategoria absolutuan ere garaile atera da bidasoarra. Zorionak!