55 salaketa berri azken zazpi egunetan
55 lagun isundu ditu Udaltzaingoak azken astean Irunen, COVID-19aren pandemiari aurre egiteko erakundeek ezarritako neurriak ez betetzeagatik.
Irungo Udaltzaingoak 55 salaketa akta zabaldu ditu azken zazpi egunetan (apirilaren 26tik hilaren 2ra bitarte) Irunen, COVID-19aren pandemiari aurre egiteko erakundeek ezarritako osasun neurriak ez errespetatzeagatik.
Isun gehienak (42 zehazki) kalean ibiltzeko eskubidearen, ordutegien eta baimendutako gehieneko lagun taldeen mugak ez betetzeagatik izan dira; beste bost lagun musukoa ez eramategatik isundu dituzte; eta azkenik, zortzi salaketa bide publikoan alkohola edateagatik izan dira.
Udalak ezarritako neurriak betetzen jarraitzeko eskatu die irundarrei, hala nola, musukoa eramateko, distantziak mantentzeko, eskuen higienea zaintzeko, lokalen edukiera errespetatzeko eta jende pilaketak ekiditeko.