Lotura Filmsek 'Lur eta Amets' lanarengatik Elkar Proiektuaren saria jaso du
Filmaren eta telesailaren jarraipen proiektua bermatzeko 10.000 euro jasoko ditu ekoizleak. Joseba Ponce hondarribiarrak zuzendu zuen ikus-entzunezkoa.
2021. urteko Elkar sariak ezagutarazi dituzte gaur goizean eta Lotura Films ekoiztetxearen Lur eta Amets filmaren eta telesailaren inguruan sortutako proiektua izan da bi sarituetako bat. Zehazki, Proiektua kategorian saritu dute Joseba Ponce hondarribiarrak zuzendutako filma.
Proiektuaren jarraipena bermatzeko Joseba Jaka beka emango dio Elkarrek Lotura Filmsi. Guztira, 10.000 euroko diru-laguntza aurreikusten du bekak.
Bertsozale elkartea izan da beste saritua, Ibilbidea kategorian.