Liburutegia ihes gela bihurtuko dute bihar
Hitzordu berezia finkatu dute liburutegiko arduradunek biharko, eta jakinarazi dutenez, liburutegiak ez du zerbitzurik emango.
Hondarribiko Zuloaga Etxea Udal Liburutegiak ezagutarazi duenez, bihar arratsaldean ihes gela [scape room] bihurtuko dute eraikina. Momentuz ez dute hitzorduaren gaineko informazio gehiagorik zabaldu. Interesdunak adi egon beharko dira, beraz.
@Hliburutegia-n ostiral arratsaldean scape room dugu! Beraz liburutegia itxita egongo da.
— Hondarribiko Liburutegia (@Hliburutegia) April 29, 2021
—
El viernes a la tarde en la @Hliburutegia tenemos scape room y la biblioteca estará cerrada.@HondarribiaUdal @hondarribihitza pic.twitter.com/BE3jYebQT4