'Homeland gone' dokumentala, bihar, Amaia KZn
Laura Lavinia eta Alberto Rodriguez dokumentalaren zuzendari eta gidoilariak parte hartuko dute emanaldian. Biak hondarribiarrak dira.

DokuIrun programaren barruan, bihar, Homeland Gone dokumentala eskainiko dute Amaia KZn, 19:00etatik aurrera. Dokumentala Libanon kokatuta dago, eta herrialdearen egungo egoeraren berri emango du. Laura Lavinia zuzendariak eta Alberto Rodriguez gidoilariak eta Ekialde Hurbilean adituak parte hartuko dute emanaldian, biak, hondarribiarrak.
Dokumentalak hainbat sari lortu ditu, besteak beste, KIMFF jaialdian eta Pragako PIMFFen film labur onenaren saria eraman du.
Ikus-entzunezkoak 35 minutu irauten ditu, eta Libano du ardatza. Herrialdea sekta, diru eta botereak bahituta dagoela kontatzen dute, eta komunitate gisa aurrera egiteko identitate kolektiboa amesten duten bitartean, politikariek sektarismoa erabiltzen dute euren anbizio ustelak gauzatzeko.