Depedro ikusteko sarrera batzuk jarriko dituzte salgai
Nahiz eta bere garaian sarrerak agortu ziren, Irun eremu gorrian egonda, sarrera batzuk libre geratu dira.
DePedro musikari madrildarrak kontzertua emango du igande honetan, Amaia KZn, 19:00etan. Bere garaian, sarrerak agortu egin ziren, baina Irun eremu gorrian egonda, sarrera batzuk bueltatu egin dituzte, eta libre geratu diren horiek salgai daude dagoeneko Interneten.
Sarrera orokorrak 15 euro balio du, eta 14 urtetik beherakoek, familia ugariek, langabeek eta Gazte Txartelaren erabiltzaileek 9,50 euroan erosi ahal izango dute.
Irungo Udaletik gogorarazi dutenez, osasun neurri guztiak zainduko dituzte: edukiera, maskara, distantzia…