Lupe Lekuonak ipuin kontaketa egingo du bihar liburutegian
4 eta 7 urte arteko haurrei zuzenduta dago saioa; aldez aurretik izena ematea gomendatu dute.
Lupe Lekuona ipuin kontalariak saioa eskainiko du bihar, asteazkenarekin, Zuloaga Etxea Udal Liburutegian. 18:00etan finkatu dute hitzordua, eta aretoko 21 lekuak bete arte sar daitezkeela umeak adierazi dute. Hala ere, aldez aurretik izena ematea gomendatu dute antolatzaileek.