'Margotu historia' liburua aurkeztu dute
Arkeolan fundazioak editatu eta Aitziber Alonso Pikabearen ilustrazioarekin osatuta dago liburua, eta Oiasso museoan aurkeztu dute.
Margotu zure historia liburua aurkeztu dute Aitziber Alonso Pikabea ilustratatzaileak eta Aizpea Goenaga Oiasso museoko arduradunak, Oiasso museoan, Liburuaren Egunaren testuinguruan.
Liburua Arkeolan fundazioak editatu du, eta Alosoren ilustrazioekin osatuta dago. Argitalpenak bidaia bat proposatzen du historian zehar. Zehazki, 15 garai historiko aurkezten dira, “modu erakargarri batean, historiako pertsonaia ugari koloreztatzeko aukera emanez”, argitu dute aurkezpenean. “Gazteenek historia beste era batean ikusi, ezagutu eta bereganatzeko aukera erraza eta atsegina” izan daitekeela gaineratu dute.
Alonsoren arabera, hainbat aurre idea aldatzeko balio dezake libururak, hala nola, makillajearen inguruan, “historia nzehar garai ezberdinetan gizon nahiz emakumeek erabili izan duten apaingarria” izan dela kontuan hartuta.
Goenagak, berriz, neska mutilei historiako garai desberdinak kokatzen laguntzeko baliagarri izango zaiela nabarmendu du.
Margotu historia Babidibuk argitaratu du, eta euskaraz nahiz gaztelaniaz aurki daiteke. Liburu dendatan eta Oiasso museoan egongo da salgai.