Euskal Ligako lehen fasea amaituta, hirugarren sailkatu da Marlaxka
Patxi Moreno, Goio Uriarte, Ander Tafall eta Daniel Garmendia jokalariek ordezkatu dute talde hondarribiarra.
Hondarribia Marlaxka Xake Klubak hirugarren postua eskuratu du Euskal Ligako lehen fasean, taldeak jakinarazi duenez. Patxi Moreno, Goio Uriarte, Ander Tafall eta Daniel Garmendia jokalariak aritu dira Marlaxkaren izenean, eta lehia bizia izan zen arren, 1-3 markagailua eskuratuta hirugarren sailkatu ziren berdeak azkenean.