Pentsiodunek manifestazioa egingo dute astelehenean
Hileko azken astelehena izanik, pentsiodunek manifestazioa egingo dute Irungo kaleetatik, Txingudiko Pentsiodunen Elkarteak deituta.
Pentsiodunek ez dute hutsik egingo astelehenean, eta, berriro, euren eskubideak defendatzera irtengo dira kalera Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak deituta. Oraingoan, ordea, hileko azken astelehena izanik, manifestazioa egingo dute Irun erdiguneko kaleetatik. 12:00etan aterako dira, San Juan plazatik; Colon pasealekua, Luis Mariano atzealdea eta Aldapeta kalea igaro ondoren, Colon pasealekura bueltatuko dira, eta hasierako puntuan bukatuko dute protesta, San Juan plazan.
Osasun neurriak jarraitzeko deia zabaldu dute, maskara eta distantzia, kasu.