Maria Berasarteren doinuek beteko dute auditoriuma larunbatean
'Lurra eta Bidea' abeslari donostiarraren azken lana entzuteko aukera izango dute interesdunek; sarrerak ohiko bideetan lor daitezke.
Maria Berasarte abeslariak (Donostia, 1978) bere azken lana aurkezteko kontzertua eskianiko du larunbatean (hilak 24) Itsas Etxea Auditoriumean, 19:00etan. Arma Plaza informazio gunean, Interneten eta leihatilan bertan emanaldia hasi baina bi ordu lehenago eskura daitezke sarrerak. 10 euroan finkatu dute txartelen prezio orokorra; 4 euroan 18 urtez azpikoentzat.