Pentsiodunek elkarretaratzera joateko deia luzatu dute
Astelehenero moduan bilduko dira San Juan plazan, 12:00etan.
Bidasoko pentsiodunek ez dute hutsik egiten, eta astelehenero moduan, protesta egingo dute San Juan plazan. Hondarribiko eta Irungo pentsiodun guztiak animatu dituzte protestan parte hartzera, 12:00etatik aurrera. Ohi bezala, pandemia dela eta, segurtasun neurri guztiak hartuko dituztela zehaztu dute.