Ruiz de Eginoren erakusketaren bisita gidaturako bigarren aukera
Ruiz de Eguino berak gidatuko du bisita, eta 80eko hamarkadan hasikota ibilbideari errepasoa egingo dio. 58 artelan egongo dira.
Ruiz de Egino bat eta anitza erakusketaren bisita gidatuak izandako harrera onaren ondoren, bigarren aukera izango dute irundarrek, igande honetan, 12:00etatik aurrera. Iñaki Moreno Ruiz de Eguino artista donostiarrak berak gidatuko du bisita.
58 artelan ditu erakusketak, 14 eskultura eta 44 margolan. Horien artean, Tetradimensional koadroa dago, San Telmo museoak utzitakoa.
80ko hamarkadan egindako lanekin abiatzen da, eta artistak espazio-plastikoan zuen interesa azaleratzen da. Areto txikian, berriz, egungo metodo eta interesetan zentratzen da, eta espazio iluna eta haren dimentsionalitatea.
Erakusketa ekainaren 6ra arte egongo da ikusgai Menchu Gal aretoan. Ostiral eta larunbatean 18:00etatik 21:00etara dago zabalik eta igande eta jaiegunetan 11:30etik 13:30era.