Felipe Cambonen liburu aurkezpena, bertan behera
Ostiralerako antolatutako jarduera bertan behera uztea erabaki du Hondarribiko Udal Liburutegiak.
Felipe Cambon idazle irundarraren eskutik ostiralean (hilak 16) egitekoa zen liburu aurkezpena bertan behera geratu dela “momentuz” jakinarazi berri du Hondarribiko Zuloaga Etxea Udal Liburutegiak. Dos mares nobelarengatik Carmen Martin Gaite narratiba saria irabazi zuen idazleak.