Aitzpea Gonzalez 11.en geratu da Europako txapelketan
W4 modalitatean ontzia osatu zuen lau kideetako bat izan zen Santiagotarrak elkarteko arraunlaria. Orain, Olinpiar Jokoetarako sailkatzea du buruan.
Aitzpea Gonzalez Marfull Santiagotarrak elkarteko aulki mugikorreko arraunlariak Europako Txapelketan jokatu zuen joan den asteburuan Varesen (Italia). W4 ontzia osatu zuen Espainiako selekzio absolotuko beste hiru kiderekin batera, eta, azkenean, 11. tokian bukatu zuten.
Santiagotarrak elkarteak animoak bidali dizkio Gonzalezi maiatzeko Olinpiar Jokorako errepeskarako.