Stock Azoka izango da gaur eta bihar Irunen
Hiriko 28 establezimenduk parte hartuko dute Stock Azokaren lehen ekitaldian. Produktuak kanpora aterako dituzte, eta prezio berezietan eskainiko dituzte.
Dendak kalera irten dira gaur goizean I. Stock Azokaren testuinguruan. Bidashop Irungo merkatarien elkartearen eskutik, bi egunez, hiriko 28 establezimendutako produktuak prezio berezietan erosteko aukera izango da. Euren produktuak, gainera, kalera aterako dituzte.
Establezimenduak askotarikoak izango dira: moda, oinetakoak, osagarriak, paper-dendak, umeentzako arropa, loradendak eta burdindegiak.
Egitasmora zein denda atxiki diren jakiteko bisitatu bidashop.net.