Pentsiodunak kalera irtengo dira berriro
Pentsionistak, gaurko elkarretaratzean. Argazkia: Irungo EH Bildu. Aste Santuko etenaldiaren ondoren, Bidasoko pentsiodunek euren borrokari eutsiko diote, eta berriro kalera irtengo dira, astelehenean. Horrela, 12:00etatik aurrera, San Juan plazara joateko deia luzatu die pentsiodunei Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak.
Segurtasun neurriak beteko dituztela aurreratu dute: maskara, segurtasun disantzia eta bestelakoak.

