Maria Martin sopranoak eta Iñaki Gezala pianistak kontzertua emango dute Amaia KZn
Igande honetan, Ricardo Requejo Kamara Musika Zikloaren barruan arituko dira Amaia KZn, 19:00etatik aurrera. Sarrerak salgai daude.
Ricardo Requejo Kamara Musika Zikloaren barruan, igande honetan, Maria Martin sopranoak eta Iñaki Gezala pianistak kontzertua emango dute Amaia KZn, 19:00etatik aurrera. Sarrerak dagoeneko salgai daude 4,50 euroan, irun.org webgunean.
Besteak beste, Robert Shuman, Enrique Granados, Reynaldo Hahn de Echenaguciaren obrak interpretatuko dituzte.
Musika ziklo horrek herriko artisten musika ibilbidea ezagutaraztea du helburu. Izan ere, Martin eta Gezala bidasotarrak dira. Martin Musikenen ari da kantu ikasketak egiten, eta Euskal Herritik kanpo ere jarraitu du formatzen, Parmako Conservatorio di Musica Arrigo Boiton. Horrez gain, bi aldiz izan da txapeldun EAEko Interprete Gazteen Lehiaketa 2015 eta 2017 urteetan eta Espainiako InterCentros Melomano lehiaketa ere irabazi zuen 2017an ere. Hainbat obra ezagun kantatu ditu bai oratoriak, opera eta zarzuelak ere.
Gezala, berriz, Hondarribia eta Irungo musika eskoletatik pasatu ondoren, 2018an ikasketak bukatu zituen nota altuekin, Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolan onartua izan zen. Bartzelonako Casal Espriun edo Auditorin eskaini izan ditu emanaldiak, baita nazioartean ere Grezian, esaterako.