XX. mendeko Kolon pasealekura bidaia
Bidasoko Ikasketen Buletineko 'Ikerlanak' izeneko bildumaren bolumen berri bat kaleratu dute, 'Kolon pasealekua. XX. mendeko irudiak' titulupean. Ia 300 irudi jaso dituzte.
Irungo Luis de Uranzu Kultur Taldeak (LUKT), udaleko kultura sailarekin elkarlanean, Bidasoko Ikasketen Buletineko Ikerlanak izeneko bildumaren bolumen berri bat kaleratu dute, Kolon pasealekua. XX. mendeko irudiak titulupean. Atzo bertan aurkeztu zuten bolumena, Jose Antonio Santano alkateak, taldeko kide Jose Monje eta obraren idazle Jose Maria Castillok.
Orotara, 278 orri ditu argitalpenak, eta garai bateko Kolon pasealekutik paseotxo bat emateko aukera emango die irundarrei. Kalearen sorrera, 1936ko gerraren eragina, prozesioak… Askotariko irudiak bildu dituzte bertan.