Junkal kalea moztuko dute igandean, partzialki
9:00etatik 15:00etara, Papinea eta Salvador Etxeandia kaleen arteko zatia ez da erabilgarri egongo autoentzako.
Irungo Udalak jakinarazi berri duenez, igandean (apirilak 4) Junkal kalea moztuko dute. Zehazki, Papinea eta Salvador Etxeandia kaleen arteko zatia da autoentzat erabilgarri egongo ez dena. 9:00etatik 15:00etara bitarte moztuko dute.
Izan ere, Emakumezkoen Laboral Kutxa Master Cup-a etxetik jarraitzeko telebistako ekipamendua bertan jarriko dute. ETB 1ek botako du, 12:00etan.
Desbideratzeak, honakoak izango dira: Urdanibia plazatik sartzen diren autoak Papineatik desbideratuko dituzte, Salvador Etxeandia gurutzeraino, berriro Junkal kalera sartu ahal izateko. Pedro de Hirizar kaleko garajeen jabeek aldiz, Salvador Etxeandia kaletik sartuko beharko dira.