Bidasoko 64 eta 65 urteko pertsonak txertatzen hasiko dira asteburuan
Artalekun jarriko diete txertoa. Bertaratu behar diren herritarrek mezu bat jasoko dute, eta horren zain egoteko deia egin diete bidasoarrei.
Bidasoa ESIk aurreratu duenez, asteburu honetan 64 eta 65 urteko Irun zein Hondarribiko herritarrak COVID-19aren kontra txertatzen hasiko dira. AstraZenecaren txertoa erabiliko dute, eta txertaketa Artalekun egingo dute, udalak aurreratu berri duen bezala.
Txertaketa 08:00etatik 15:00etara izango da, eta zortzi erizain, sei erizain laguntzaile eta bi administrari ariko dira Artalekun.
Txertoa jasoko duten bidasoarrek SMS mezu bat jasoko dute mugikorrean, hitzordua zehaztu eta osasun zentroekin harremanetan jarriz. Abisurik jaso ezean, mezuaren zain egoteko eskatu dute, beraz, osasun zentroetara ez deitzeko deia egin diete herritarrei.