BATeko Iker Ibarguenek zilarrezko domina eskuratu du Fondo Euskadiko Txapelketan
3.000 metroetan bigarren postuan sailkatzea lortu du gazteak. Klubeko beste bi kirolariek ere emaitza onak eskuratu dituzte.
Bidasoa Atletiko Taldeko (BAT) gazteek asteburu oparoa izan dute. Fondoko Euskadiko Txapelketan klubeko hiru kirolari aritu dira, oso fin gainera. Bereziki Iker Ibarguen gaztearen lasterketa nabarmentzekoa izan da, zilarrezko dominarekin itzuli baita Bidasora. 3.000 metroetan eskuratu du domina Ibarguenek, 9’42”64-lko markarekin.
Bestalde, klubeko Unax Aranburuk bere marka pertsonal onena ezartzeko aukera izan du asteburuan, 3.000 metroetan ere bai, 10’03”96-ko markarekin. BATeko Julen Casado ere bertan izan zen, 5.000 metroko proban; seigarren postuan sailkatu da.