Artaleku kiroldegia txertaketa masiboak egiteko egokitu dute
Irun zein Hondarribiko herritarrei jarriko diete COVID-19aren kontrako txertoa bertan, asteburutik aurrera. Kiroldegiko pista eta harmailetako azken ilarak egokitu dituzte jada.
Irungo Udalak jakinarazi berri duenez, Artaleku kiroldegia COVID-19aren kontrako txertaketa masiboa egiteko gune bilakatuko da. Gaur bertan jakinarazi du kiroldegia Osakidetzari laga diola. Zehazki, kiroldegiko pista eta harmailetako azken ilarak egokitu dituzte.
Asteburuan hasiko dira bertan txertaketak egiten, Irun eta Hondarribiko herritarrak bertaratu beharko dira. Bidasoa ESI zuzenean jarriko da harremanetan eskualdeko herritarrekin.