25 urtera arteko irundarrek ere Asexora-T zerbitzua erabili ahalko dute
Programa indartzea erabaki du udalak aurten. Orain arte 12 eta 17 urte bitarteko gazteek erabili dute aholkularitza zerbitzua.
Irungo Udaleko Gazteria ordezkari Santi Jimenezek, Raquel Calvo Perez irundarrarekin batera, Asexora-T zerbitzuaren azken berritasunak aurkeztu ditu gaur. Irungo gazteei begirako sexu aholkularitza zerbitzu hau indartzea erabaki dute, eta hala, adin tartea handitzeko apustua egingo dute aurten.
Jimenenek gogoratu duenez, programak heziketa sexuala sustatzea du helburu nagusi gazteen artean, «afektiboa, errespetuzkoa, pentsakor eta osasungarria». Sexualitatez hitz egiteko leku askea dela erantsi du, gazte zein gurasoei bideratukoa.
Bada, aurten 25 urtetik gorako gazteengana ere helduko da programa, indartzea erabaki baitu udalak. Orain arte 12 eta 17 urte bitarteko irundarrei eman die zerbitzu, Martindozenea Gaztelekuan, hileko azken ostegunetan. Eta orain (10:00etatik 13:00etara) ere 18-25 urte bitarteko gazteek parte hartzeko aukera izango dute.
Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko, helbide honetara idatzi daiteke.