Hogei lagun isundu dituzte azken astean, osasun neurriak ez betetzeagatik
Hilaren 22tik 28ra bitarte hogei isun zabaldu dituzte udaltzainek. Gehienak, zirkulazio askatasuna, ordutegia edota gehienezko talde kopuruak ez errespetatzeagatik izan dira.
Azken astean, hilaren 22tik 28ra bitarte hain zuzen ere, hogei zigor espediente zabaldu ditu Udaltzaingoak Irunen, COVID-19aren pandemiari aurre egiteko ezarritako neurriak ez errespetatzeagatik. Horietatik gehienak (13) zirkulazio askatasuna, ordutegia edota gehienezko talde kopurua ez bermatzeagatik zabaldu dituzte. Bestalde, sei lagun ere isundu dituzte, kasu honetan musukoa ez eramateagatik.
Era berean, bizilagun bat ere isundu dute, etxebizitza barruan soinua egiteagatik.