«Espainia eta Frantziaren arteko muga horrek migrazio arazo latzak sortzen ditu»
Ostiralean EH Bilduko europarlamentari Pernando Barrena Irunen izan zen, Irun eta Hendaia arteko muga politikoan migranteek pairatzen ari diren krisia gertutik ezagutzeko. Irungo alkatearekin eta Harrera Sareko boluntarioekin bildu zen.
Joan den ostiralean EH Bilduko europarlamentari Pernando Barrena Irunen izan zen, Irun eta Hendaia arteko muga politikoan migranteek azken asteotan bereziki pairatzen ari diren krisia gertutik ezagutzeko. Migrantzeei ostatu emateko aterpea bisitatzeaz gain, Irungo alkatearekin eta Harrera Sareko boluntarioekin bildu zen. Bertatik bertara ezagutu zuen hiriko eragile politiko eta sozialek egunerokoan egiten duten lana.
«Lehen konstatazioa da muga bat suposatzen duela euskal herritarrentzat, ez bakarrik etorkizuneko gure herri bezalako proiektu politikoarentzat, baizik eta egunerokotasunean, eta gainera arazo bat gehitu bat suposatzen du praktikan eta Espainia eta Frantziaren arteko muga hori hain zuzen migrazio arazo latzak sortzen dituelako«, esan zuen. Europaren migrazio eta asilo politika gogor salatu zituen europarlamentariak, haren ustez, «finean hori delako migrazioaren inguruan ematen ari diren krisialdi humanitario guzietan dagoen arazoaren iturburu nagusia».