Bera eta Olaizola euskal presoek irundarren babesa jaso dute
Bi euskal preso irundarrek kartzelan jada 20 urte daramatzatela salatu zuten ostiralean hamarka lagunek, manifestazioan, Sarek deituta.
Aitor Olaizola eta Francisco Jose Ramada Bera-k herrikideen babesa jaso zuten joan den ostiralean. Hamarka lagunek Irungo kaleak hartu zituzten Sare-ren deiari erantzunez, Aitor eta Bera 20 urte kartzelan, aski da! lemapean.
Aitor Olaizola euskal presoak hil honetan beteko ditu 20 urte espetxean, eta Francisco Jose Ramada Bera-k joan den irailean egin zituen 20 urteak espetxean. Gainera, Berak kalean beharko luke, zigorraren hiru laurdenak beteak dituelako.