Colon pasealekua 19:00ak arte egongo da oinezkoentzat irekita igandeetan
Udaberriaren etorrerarekin batera, Colon pasealekuko igandeetako ordutegia zabaldu dute.
Colon pasealekua eguerdira arte egon da zabalik neguan oinezko eta txirrindularientzat, baina udaberriaren etorrerarekin batera, ordutegia zabalduko du udalak. Neguan ordutegia murriztearen arrazoiak eguraldi txarra eta eguna motza izatea ziren. Larunbatetik aurrera, ordea, ordulariak ordubete aurreratuko dira, eta eguna luzatuko da. Horregatik, Colon pasealekuko igandeetako ordutegia zabaldu egingo dute: 10:00etatik 19:00etara.
Horrek trafikoari eragingo dio, eta, adibidez, Hondarribia kaletik edo Gipuzkoa hiribidetik erdialdera joateko Jacobo Arbelaitz, Cipriano Larrañaga eta Iparralde hiribidetik desbideratuko dituzte autoak.
Nafarroa hiribidetik datoztenak, berriz, Berrotaran eta Pikoketa aldera eramango dituzte. Hortik, Aldapeta kalera edo Artaleku aldera joan ahal izango dute. Luis Marianoko aparkalekutik ateratzen direnak, berriz, Berrotaran kalea noranzkoa aldatuta aurkituko dute, Pikoketa kalea zeharkatuta eremutik atera ahal izateko.
Irunbusen geltoki batzuk kendu egingo dituzte behin-behinean: 1 Linean, Zabaltza, Topo, Colon 43, Luis Mariano eta Fermin Calbeton; 2 Linean, Fermin Calbeton, Zabaltza eta Luis Mariano; eta 4 Linean, Fermin Calbeton, Zabaltza, San Jose Langilea eta Urdanibia.