«Ozen esango dugu euskal presoak etxean, lantokietan eta bizirik nahi ditugula»
Hileko azken ostirala izanik, euskal presoak etxean, lantokietan eta bizirik nahi dituztela aldarrikatzeko elkarretaratzera deitu du LABek. 13:00etan bilduko dira.
Oraingo honetan, Palmera Monteron biltzera deitu du LABek. Hileko azken ostiraletan bezalaxe, Oarso Bidasoko LAB sindikatuak mobilizatzera deitu ditu irundarrak bihar (hilak 26), euskal presoak etxean, lantokietan eta bizirik nahi dituztela aldarrikatzeko. 13:00etan bilduko dira, oraingo honetan Palmera Montero aurrean. «Ozen esango dugu, Euskal Herrian, lantokietan eta bizirik nahi ditugula. Bada garaia!», esan dute sare sozialetatik. Irundar orori luzatu diote bertaratzeko gonbita.

