'Muxu eta agur' dinamikak bigarren urratsa egin du
Talaia Bordariko esperientzaren ondoren, Ama Guadalupekoa ikastetxera zabaltzea erabaki du udalak.
Talaia Bordari ikastetxean martxan jarritako Muxu eta agur dinamika Ama Guadalupekoa ikastetxean abiaraziko du orain Hondarribiko Udalak, Juan Luis Silanes Hezkuntza zinegotziak jakinarazi duenez.
Emandako azalpenen arabera, ikastetxeen inguruko trafikoa “leuntzea” da iniziatibaren helburua: “Ikastetxera haurrak autoz eraman behar dituzten gurasoei zentroaren inguruan eremu bat erreserbatzea da gakoa. Hala, autoa aparkatu, seme edo alabari agur esan, eta berehala autoa ateratzea ondorengoari tokia uzteko. Haurrak jasotzerakoan ere sistema bera erabiltzen da”.
Azaroan abiatu zen dinamika Talaia Bordarin, eta emaitza “onak” ikusita, beste urrats bat egitea erabaki du Hezkuntza departamentuak. Hondarribia mugitzen ari da programaren baitan bultzatutako iniziatiba da, eta mezu argi bat zabaldu nahi duela nabarmendu du arduradunak: “beste mugikortasun eredu bat posible da”.