Irungo kaleak hartuko dituzte pentsiodunek astelehenean
Hileko azken astelehenetan bezalaxe, datorren honetan ere (hilak 29) manifestazioa egingo du Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak. 12:00etan abiatuko dira San Juan plazatik.
Hileko azken astelehen guztietan bezalaxe, datorren honetan ere (hilak 29) manifestatzera deitu ditu herritarrak Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak. Irungo San Juan plazatik abiatuko dira, 12:00etan. Erdiguneko kaleak oihuz beteko dituzte, eta ondoren, udaletxe parean ohiko amaierako ekitaldia egingo dute.
Asteleheneroko elkarretaratzeetan bezala, ondorengo aldarrikapenekin hartuko dute kalea: erosteko ahalmenaren urteroko KPI erreala ezagututa pentsioak legez bermatzea, duintasuna bermatzen dituzten pentsioan izatea (1.080 euro), jasangarritasun faktoreari ez (pobreziaren faktorea deitu beharko genukeena) eta emakume eta gizonen arteko pentsioen desberdintasunarekin amaitzea.