Sakelako telefonoak biltzen ari da harrera sarea
Eskuko telefonoak uzteko gunea Irungo Harrera Sareak Kale Nagusia 4ean duen lokala izango da, eta egunero egongo da irekita, goizez.
Irungo Harrera Sareak sakelako telefonoak behar dituela iragarri du sare sozialetan. Sakelakoak kargatzailearekin behar dituztela zehaztu du. Norbaitek ekarpenen bat egin nahi izanez gero, harrera sareak Kale Nagusiko 4.en zenbakian duen lokalean utzi ahal izango du. 10:00etatik 12:00etara egongo dira egunero, eskuko telefonoak jasotzen.
Bestalde, Irungo Harrera Sareak Arrazakeria eta Xenofobiaren kontrako martxan parte hartu du, gaur. 11:30ean abiatu da Trintxerpetik, Zure papera garrantzitsua da lelopean. 68 kolektibo baino gehiagok bat egin dute, eta 750tik gora lagunek parte hartu.