Pierre Lhande kaleko trafikoa moztuko dute bihar goizean
Zuhaitz kimaketa egiteko moztuko dute errepidea, eta beraz, Higer Bidea erabili beharko dute interesdunek nahitaez.

Pierre Lhande kalea trafikora moztuta egongo dela bihar goizean jakinarazi du Hondarribiko Udalak. Kimaketa lanak burutuko dituztelako egingo dute errepide mozketa. Hortaz, inguruko bizilagunek zein interesdunek Higer Bidea erabili beharko dutela nahitaez gogoratu du udal erakundeak.