Lapurriturri, prest denboraldi berrirako
Aste Santuan eta udaran zabalduko dute Aiako Harriko informazio puntua, asteburu, jai egun eta zubietan.
Lapurriturriko Informazio Puntuak dena prest du denboraldi berrirako. Datorren apirilaren 1ean emango diote hasiera, eta Aste Santuan zehar zabalik egongo da, apirilaren 5era bitarte. Etenaldi luze baten ostean, ekainaren 5ean hain zuzen ere, zabalduko dute berriro gunea, urriaren 12ra bitarte.
Ordutegia honakoa izango da, asteburu, jai egun eta zubietan: 10:00etatik 14:00etara.