345 kilo droga atzeman dituzte kamioi batean Irunen

280 kilo haxix eta 65 kilo marihuana zeuden kamioi baten sorgailuaren barruan ezkutatuta. AP8 autobidean atzeman dute ibilgailua.

Atzemandako droga. Irudia: Espainiako Barne Ministerioa.

Guardia Zibilak 345 kilo haxix eta marihuana atzeman ditu AP8 autobidean, Irunen, Europa Press agentziak jakinarazi duenez. Droga kamioi baten sorgailuan zegoen ezkutatuta, eta Herbehereetara bidean zihoan, Cadiztik (Espainia) irten ondoren. Kamioiak Portugalgo matrikula zeukan. 

Drogen presentzia atzemateko prestatutako txakur bat ohartu zen kamioia susmagarria zela. Kamioia irekitakoan, 280 kilo haxix eta 65 kilo marihuana aurkitu zituzten, guztiak hutsean ontziratuta. Droga eta ibilgailua bera Irungo epaitegien esku utzi dituzte. 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.