Motown diskografika izango da lehen Amuaclubaren ardatza
Hilaren 27an finkatu du Amua kultur elkarteak urteko lehen hitzordua; musikan oinarritutako film dokumentala izango da aurtengo protagonista.
Amua kultur elkarteak urteko lehen Amuclubaz gozatzeko lehen hitzordua finkatu du jada: hilaren 27a. Detroiteko (Michigan, AEB) Motown diskografika izango du protagonista Amuaclubaren lehen saioak. Antolatzaileek aurreratu dutenez, alderdi didaktikoa jorratzeaz gain, musikan oinarritutako film dokumentalean ardaztuko dira aurtengo saioak.
Hilaren 27rako antolatutako saioa Luis Lapuente Dr. Soul-ek zabalduko du. Musika beltzean aditua da, idazlea eta Radio3eko esataria. Era berean, Gasteizko piano eta tronpeta jotzaile Luko y Royo jazz bikoteak emanaldia eskainiko du, eta Fonki Cheff Amuako disko jartzaileak “ezinezkoa dena nahastea lortu, eta dimentsio berria emango dio Motown-en musikari”. Azkenik, Hitsville. La historia de la Motown fim dokumentala proiektatuko dute. Informazio gehiagorako bertan sartu.
Gonbidapenak eskuratzeko interesa duten lagunek Arma Plaza informazio gunera jo dezakete aldez aurretik. Bestela, ekitaldia hasi baino bi ordu lehenago leihatilan ere banatuko dira. Jende pilaketak ekiditeko helburuarekin, denboraz joateko eskatu dute antolatzaileek.