Datorren asteburura atzeratu dute kale azoka
Eguraldi txarra iragarrita dagoela-eta hartu dute atzeratzeko erabakia, eta hilaren 19an, 20an eta 21ean egingo dute azkenean.
Hondarribiko merkatarien Amuitz elkarteak eta Hondarribiko Udalak elkarlanean antolatutako kale azoka edo braderie, datorren asteburura atzeratu dutela jakinarazi dute. Eguraldiaren iragarpena medio hartu dute erabakia, eta beraz, hilaren 19an, 20an eta 21ean egingo dute azkenean.