Hilaren 15ean zabalduko dute Udal Haur Eskolan izena emateko epea
Guztira 77 plaza eskainiko dituzte aurten, 2019, 2020 eta 2021ean jaiotako haurrentzako.
2019, 2020 edo 2021ean jaiotako haurren gurasoak adi egon daitezela, hilaren 15ean (astelehena da) Udal Haur Eskolan matrikulatzeko epea zabalduko baitute. Bi modutara egin daiteke: HAZ bulegoan, edota esteka honetan sakatuta.
2021ean jaitako haur guztiek ez dute izena emateko aukera berbera izango, izan ere, maiatzaren 31era bitarte jaiotakoak onartuko dituzte bakarrik.
Guztira, 77 plaza eskainiko dituzte aurten. Informazio eta xehetasun gehiago, udalaren webgunean edo 010 telefonoan kontsulta daiteke.