'Errepresioa eta sistema kapitalista' izeneko hitzaldia eskainiko du GKSk
Larunbatean (hilak 13) Palmera Montero Gunean eskainiko dute, arratsaldez.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2021/03/captura-de-pantalla-2021-03-10-a-las-16-53-59.png)
Bidasoko Gazte Koordinadora Sozialistak hitzaldi bat antolatu du datorren larunbaterako (hilak 13). Palmera Montero Gunean eskainiko dute ‘Errepresioa eta sistema kapitalista’ izeneko hitzaldia, 16:30etik aurrera. Irundar orori luzatu diote bertaratzeko gonbita.