Itaia justizia epaitegiaren aurrean bildu da
Atzo, Emakume Langileen Egunean, Itaia antolakunde sozialistak deituta 120 bat lagun bildu ziren Irungo justizia jauregiaren aurrean. Tokia propio aukeratutakoa izan zen, Emakume langileon interesen defentsan lege burgesa borrokatu leloaren inguruan elkartu zirelako.
Itaiak emakume langileek egunero jasaten duten “miseria” salatu zuen: “Lan harreman deitoragarriak dituzte, familia osoaren karga eta horri, gainera, bizi baldintzen okertzea gaineratu behar zaio krisiaren eraginez”.