Aurrekontuak eztabaidatzen ari da udalbatza
Ia 3 milioi euroko aurrekontua izango du Irun Aurrera planak, eta gastu soziala %10 igoko da. Eztabaida zuzenean jarrai daiteke 'irun.org' webgunean.
Ezusterik ezean, gaur onartuko ditu 2021eko aurrekontuak udalbatzak, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos-IUren aldeko botoekin. Orain egiten ari dira pleno hori, eta irun.org webgunearen bidez jarrai daiteke.
Pandemia giroan prestatutako aurrekontuak izango dira, eta gizarte zerbitzuak hobetzea eta Irun Aurrera plana izango dira ardatz nagusiak, gobernu taldearen esanetan. Zentzu horretan, Irun Aurrera planak 3 milioi euroko aurrekontua izango du, eta gizarte politiketara bideratutako kopurua %10 igoko dela zehaztu du.
Horrez gain, udalaren zerbitzu eta kontratuak mantenduko dituztela berretsi du, “berpizte ekonomiko eta sozialaren funtsa” izango delakoan. Horrez gain, Irun Aurrean planean zehaztutako lerroak bultzatu jarraituko duela esan du, komertzio txikia, ostalaritza eta kultura babesteko.
Gobernu taldea gainontzeko udal taldeekin hitz egiteko prest azaldu da.
Oro har, akordioak lortzeko prest azaldu dira oposizioko udal taldeak ere.