Emakumearen Astea medio, txapelketa jokatu du Marlaxkak
Euskal Herriko emakume jokalariak bildu zituen atzo Baionako Aviron taldeak 'online' prestatutako Iparralde/Hegoalde xake torneoan.
2021. urteko Emakumearen Astearekin bat egin nahi izan dute Euskal Herriko xake klub ezberdinek. Hala, Baionako (Lapurdi) Aviron taldeak emakumeen arteko xake txapelketa antolatu zuen atzo, Lichessen online aplikazioaren bitartez, goizeko 10:00etatik aurrera.
Hori horrela, Marlaxka Xake Klubak ezagutarazi duenez, Hondarribiko taldeak Iparraldeko zein Hegoaldeko multzoetan izan zuen ordezkaritza. Hain zuzen, batetik, Josette Fontaine 72 urteko Marlaxkako jokalari lapurtarra Iparraldeko multzoan aritu zen, eta 17 urteko Haizea Tornay arrasatearra, bestalde, Hegoaldekoan ordezkatu du Hondarribiko kluba. Saririk lortu ez arren, txapelketa «itzela» iritzi diote.