Euskal preso eta iheslarien aldeko elkarretaratzeak berreskuratu dituzte
Ostiralero elkartuko dira berriz ere euskal preso eta iheslarien egoera salatzeko helburuarekin, San Pedro kalean, 19:00etan.
Euskal preso eta iheslarien aldeko mobilizazioei ekin diete berriro, Hondarribian, Abotsanitz Herri Batzarrak sare sozialetan ezagutarazi dutenez. Ostiralero elkarretaratzera deitu dute, San Pedro kalea, 19:00etatik 19:30era.