COVID-19aren hiru txertaketa gune ezarriko dituzte Bidasoan
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak iragarri du Gipuzkoan 31 txertaketa gune izango direla, horietatik hiru Bidasoan (bi Irunen eta bat Hondarribian).
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, Gipuzkoan COVID-19aren txertaketarako 31 gune egokituko dituzte. Horietatik hiru Bidasoan egongo dira.
Abian da koronabirusari aurre egiteko txertoak jartzeko aroa, hasieran adinean nagusienen direnekin, eta oinarrizko lanbideetan ari diren beharginekin.
Honakoak dira Bidasoan izango diren txertaketa guneak: Irungo erdialdeko osasun zentroa; Irungo Elitxu Auzo Elkartearen egoitza; eta Hondarribiko Itsas Etxea.