Guadalupeko gotorlekuan hainbat lan egin ditu udalak
Segurtasuna eta mantenua bermatzeko helburuarekin esku hartu du Obra eta Zerbitzu departamentuak.
Hondarribiko Udaleko Obra eta Zerbitzu departamentuak segurtasuna eta mantenua bermatzeko lanak egin ditu Guadalupeko gotorlekuan. «Patiora eramaten duten zenbait pasabideetan egurrezko hesiak jarri dira», adierazi du Gonzalo Carrion zinegotziak. Era berean, belar txarrak garbitu dituztela erantsi du, baita eremu osoan itxitura zaharra kendu eta ordezkatu egin dutela ere.