Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

«Irundarron bizi baldintzak hobetzeko» proposamen gehiago egin ditu EH Bilduk

2021eko aurrekontuei begira zenbait proposamen berri egin ditu koalizio subiranistak, «pertsonak politika publikoen erdigunean jartzeko» asmoz.

Unanue, Briones eta Melida, gaurko agerraldian.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Irun
2021/03/01

Irungo EH Bilduko Jokin Melida, Oihana Briones eta Ane Unanue kideek agerraldia eskaini dute gaur udaletxean. Bertan, 2021ko udal aurrekontuei begira urte hasieran taldeak aurkeztutako oinarrizko proposamenak zeintzuk diren gogoratu dituzte lehenik, eta bereziki, udal gobernuari bidalitako azken proposamenen gaineko xehetasunak eman dituzte.

Udal zerbitzuen deszentralizaziorako bidean, hiriko auzoetan bulegoak sortzea proposatu zuten lehenik urtarrilean, «beharrak dituztenengana gerturatzeko asmoz». Honetarako, 1,5 milioi euroko diru partida bat proposatu zuen koalizio subiranistak. Aipatutako bulego hauek gizarte zerbitzuetako unitate bat eta HAZeko beste unitate bat izango lukete.

Bestalde, hiriko eremu degradatuak biziberritzeko bi milioi euroko partida bat ere proposatu zuen taldeak urtarrilean.

Azkenik, berraktibazio soziekonomikorazo plan bat jarri zuen EH Bilduk mahai gainean urte hasieran, autonomo, enpresa txiki, ostalari eta merkatariei bideratua, «aurreko diru laguntzetatik kanpo geratu diren zerbitzuetara iristeko».

Orain aldiz, proposamen gehiago egin ditu koalizioak, «pertsonak politika publikoen erdigunean jartzeko, eta irundarron bizi baldintzak hobetzeko». Taldeko kideen arabera, datozen egunetan ikusiko dute negoziazioek zer ematen duten. Ondorengoak dira proposamenak:

  • ZUBIAko plaza kopurua handitzea (200.000 euro), taldekoen arabera «motz» geratu baita egun dauden behar guztiei aurre egiteko. 20 plaza berri irekitzea proposatu dute.
  • Tailer okupazionalak gizarte bazterketan daudenentzat (120.000 euro), «gizarte bazterketa egoeretan dauden pertsonen bizi baldintzak hobetzeko asmoz».
  • Babesgabetasun egoeratan dauden haurren esku hartze goiztiarrerako programa bat egitea (95.000 euro), «haurren babesgabetasun egoerak modu goiztiarren atzemateko», bertan esku hartzeko programa bat sortuz.
  • Irungo auzoen azterketa soziologikoa egitea (50.000 euro), «auzoen egoerak eta auzoek dituzten beharrak hobeto ezagutzeko».
  • Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko partzuergoaren aurrekontua handitzea (50.000 euro), «eskualdeko estrategia garatzeko, eta Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalen arteko harremanak indartzeko».
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.