Asteburuan, Hondarribian kutsaturik ez eta hiru soilik Irunen
Hondarribian ez da kasu bat bera ere atzeman, eta hiruak Irungoak dira: bi ostiralean eta bestea larunbatean. Tasak asko apaldu dira.
Asteburuan, Irunen eta Hondarribiaren artean, COVID-19agatik hiru kutsatu izan dira soilik. Horrelako daturik ez zen ematen duela hilabete batzuetatik. Hain zuzen, hiru positibo horiek Irunen atzeman dituzte, bi ostiralean eta bestea larunbatean.
Horregatik, 100.000 biztanleko tasek beheranzko bideari eutsi diote. Jarraian, atzoko datuekin, tasa horiek:
- Irun: 134 (ostegunean 217).
- Hondarribia: 182 (ostegunean 223).