Saharako bandera zintzilikatuko dute udaletxean, lehenengoz
Bihar (hilak 27) 45 urte beteko dira Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zela, eta Irungo Udalak keinu bat egin nahi izan dio saharar herriari.
Bihar (hilak 27) Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zela 45. urte beteko dira, eta Irungo Udalak keinu bat egin nahi izan dio saharar herriari.
Lankidetzako ordezkari Santi Jimenez ordezkariak ontzat jo ditu Irunen azken urteetan sahararren alde egin izan diren jarduerak, baina, hala ere, harago joan nahi izan dute aurten: «oso garrantzitsua da lehen aldiz saharar bandera udaletxeko fatxadan jartzea, are gehiago otsailaren 27an bertan, horrela agerikoagoa izango baita Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren sorreraren 45. urteurrena». Beraz, lehengoz Saharako banderari txoko bat egingo diote udaletxeko balkoian.
2020an Udalbatzak adierazpen instituzional bat onartu zuen, Mendebaldeko Saharan su etena bukatu zela eta. Horrez gain, 19.100 euroko diru laguntza ere bideratu zion udalak 2019an Txingudi Sahararekin Tadamum elkarteari, eta urtero, Piztu Itxaropena Sahararen aldeko karabana ere laguntzen du udalak, arroz palet bat erosita. 2003an hasi zuen ibilbide hau udalak, Smara wilaya-rekion senidetzeko gutuna sinatu baitzuen, bertan dagoen Tindufeko errefuxiatuen kanpamendukoei laguntzeko.