Maialen Arocena irundarrak Gain Gainean parkea koloreztatu du
'Askatasun korapiloa' izeneko mural erraldoia osatu du Gain Gainean parkeren goialdeko horman. 16,20 metroko luzera du marrazkiak.
Gain Gainean parkeak itxura aldaketa jasan du. Izan ere, dagoeneko Maialen Arocena artista irundarraren mural handi batek apaintzen du parkearen goialdeko horma. Bertan izan da, artistaren batera, Junkal Eizagirre ordezkaria. «Bertako kultura laguntzeko Kultura Km0 programa aurkeztu genuenean, Maialenek guregana jo zuen proposamen honekin. Ideia ezin hobeto egokitzen zitzaion pandemia honen ondorioekin gehien sufritzen ari den jarduera-sektore honetako hiriko profesionalei laguntzeko ekimen baten espirituari », esan du.
Denbora lerro gisa funtzionatzen duten ilustrazioak sortu ditu Askatu korapiloa izeneko kaleko obran, eta 16,20 metroko luzera du. Etapa ezberdinak islatu nahi izan dituela azaldu du Arocenak, eta ezkerretik eskuinera marraztutakoa aldatzen joaten da.