Euskal presoen alde bildu dira San Juan plazan
Langile ugarik erantzun diote OarsoBidasoko LABen deiari. «Euskal presoak etxean, lantokietan eta bizirik» nahi dituztela aldarrikatu dute.
Hogeita hamar bat lagun bildu dira gaur eguerdian Irungo San Juan plazan, euskal presoak «etxean, lantokietan eta bizirik» nahi dituztela aldarrikatzeko. OarsoBidasoko LAB sindikatuak egin du deialdia, eta hamarka langilek erantzun diote. Euskal presoak etxean eta bizirik nahi ditugu! leloaren atzean elkartu dira.